Live

Naiz Irratia

Maite Lazkano (Halcon Bidaiak): «Txertoa da itxaropen iturria»

Koronabirusaren eraginez mugikortasuna etenda egon da mundu osoan eta Maite Lazkano Azpeitiako Halcon Bidaiak-eko arduradunak Naiz Irratian adierazi du hori izan dela pandemia garaian bidaia agentzien etsai nagusia.

Audio_placeholder

Maite Lazkano (Halcon Bidaiak): «Txertoa da itxaropen iturria»

Loading player...
Loiuko aireportua.
Loiuko aireportua.

Maite Lazkanok Informazioaren Harian azaldu du zortzi hilabete daramatzatela diru sarrerarik gabe. «Badirudi ostalaritza dela gaizki dagoen sektore bakarra». Lazkanok gaineratu du ahaztuta sentitzen direla, ez dielako inork jaramonik egiten eta sentsazioa dutelako ostalaritzak hartzen duela protagonismo bakarra.

«Martxotik hona egin dugun lana gure bezeroei euren dirua itzultzeko egin dugu». Azaldu du pandemia gurera iritsi zenetik euren «helburu bakarra» bezeroekin fidelak izan eta euren dirua itzultzea izan dela. Hegazkin konpainiek eta hotelek ere, ordea, arazoak izan dituzte eta ez da lan makala izan diru hori berreskuratzea.

«Txertoa da gure itxaropen iturria». Aurrera begira, konponbide bakarra txertoa iristea da bidaia agentzietako langileentzat Lazkanok azaldu duenez. Egoera jasanezina dela gogoratu du, ordea, eta erreskate plan bat eskatu du, baita sektoreari laguntzeko neurri zehatzak ere. Aldarri horrekin bidai agentzien sektoreko ordezkariek elkarretaratzeak deitu dituzte. Gaur Donostian bildu dira eta astelehenean Bilbon jarri dute hitzordua.

Jaurlaritza Logoa