Live

Naiz Irratia

Irungo Harrera Sarea: «Bertako instituzioei zailtasunak ezabatzeko eskaria egin nahi genieke»

Irungo Harrera Sareak bidean dauden pertsonak artatzen ditu herrian bertan egiten duten denbora tartean. Gari Garaialde Naiz Irratian izan da eta azaldu du Covid-19aren eraginez, mugan kontrol polizialak areagotu egin direla eta migranteek arazo gehiago dituztela Frantziarako muga zeharkatzeko.

Audio_placeholder

Irungo Harrera Sarea: «Bertako instituzioei zailtasunak ezabatzeko eskaria egin nahi genieke»

Loading player...
Irungo Harrera Sareko boluntarioak lanean. (Gorka RUBIO/FOKU)
Irungo Harrera Sareko boluntarioak lanean. (Gorka RUBIO/FOKU)

Urteak daramatza Irungo Harrera Sareak migranteen egoera hobetu nahian. Gari Garaialde sare horretako kidea Informazioaren Harian izan da eta adierazi du «hegoaldetik sartzen direla migranteak eta Frantziarako bidea hartu nahi dutenean, Irunen kateatuta gelditzen direla».

«Bidean dauden pertsona horiek artatzea da gure helburua». Garaialdek adierazi du ez dutela denbora asko izaten migranteekin harremanak sendotzeko. Askok behin behineko egoera bezala hartzen dute bidea euren «bizitza berri» horren bila doazen bitartean. Garaialdek azaldu duenez Irundik Frantziara edo Europako beste herrialdeetarako bidea trenez egiten dute batez ere.

«Kontrol polizialak areagotu egin dira mugan». Covid-19ak mugan kontrolak areagotzea ekarri du Garaialdek azaldu duenez eta horri esker migranteak errazago antzematen dituzte. «Lehen lehenengo saiakeran igarotzea lortzen bazuten orain bi edo hirugarrengoan lortzen dute».

Aurrera begira, Garaialdek ez du zalantzarik. Bertako instituzioei «gutxienez» zailtasunak kentzeko eskatu die eta erraztasunak jartzeko saiakera egin dezatela. «Epe motzerako eta epe luzerako ikuspegiak leudeke, baina epe laburrera hori litzateke eskaera».

Jaurlaritza Logoa