Live

Bigarren Kafea

'Haurren Hiria', haurrak ere eskubidedun hiritarrak direlako

Audio_placeholder

'Haurren Hiria', haurrak ere eskubidedun hiritarrak direlako

Loading player...
'Haurren Hiria' Tolosan.
'Haurren Hiria' Tolosan.

Heziketa proiektu bat edo umeei laguntzeko proietu bat baino haratago, 'Haurren Hiriak' bere sorreratik, motibazio politiko bat izan du; hiriaren gobernurako beste filosofia baterantz lan egitea. Haurrak hiriaren parametro bihurtzea eta euren beharrak herritar guztienak direla bermatzea. Ez da haurrentzat baliabide eta zerbitzuen eskaintza areagotzea, baizik eta hiri anitz eta hobe bat eraikitzea guztiontzat, non haurrak ere hiritar autonomo eta partehartzaile baten moduan bizi daitezkeen. 

Haurren Hiria Fano hiri italiarrean sortu zen 1991an Francesco Tonucciren eskutik. Hiria errotik aldatzeko proposamen bat izan zen, haurra aldaketaren parametro harturik eta euren aniztasun intrintsekoak jendartean aurki dezakegun aniztasun soziala bermatuko duela ulertuz.  

Gaur egun Euskal Herriko hainbat herritan daramate aurrera ekimen hau, Haurren Hirien Sarea osatuz: Amorebieta, Arrasate, Bakio, Balmaseda, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Irun, Larrabetzu, Leioa, Santurtzi, Sopuerta, Tolosa eta Zumaiako Udala.

Hori guztia azaltzeko, Kanpotiarren tartean, Ane Elizegi hiru gonbidatu berezirekin etorri da: 
June Martinez, Iker Huertos eta Amalur Gutierrez, Haurren Hiri proiektuan parte hartu duten hiru nerabe. 

 

Jaurlaritza Logoa