Live
2020 Buruz Buruko txapelak badu dagoeneko jabea. Erik Jaka da aurtengo txapelduna Jokin Altuna 22-20 mendean hartu ostean. Lizartzakoak hasieratik indartsu ekin zion finalari eta partida amaiera nahi baina gehiago estutu bazitzaion ere, bolea on batekin lortu zuen 22 tantoetara iristea. NAIZ irratian izan dugu lizartzako txapelduna, asimilatzeko denbora askorik gabe, baina «oso pozik» dagoela aitortu du Jakak. «Txapelak nire etxean egin zuen lo, txakurra izan zuen zaindari», dio txapeldunak.
Finala irabazi bezain pronto norekin gogoratu zen galdetuta hauxe dio Jakak: «Nirekin egotea gustatuko litzaidaken eta ezin izan zuten horiekin. Amarekin, osabarekin, aitarekin, neska-lagunarekin, ingurukoekin... pasa ditudan momentu zailetan nirekin izan direnekin». Bestetik, Jokin Altunarekin hitz egiteko aukera ere izan duela azaldu du lizartzakoak, bai partida egunean eta baita ondoren ere.
Lau eta Erdiko txapelketa
Ospakizun handirik gabe, eta hankako minetik ahalik eta azkarren errekuperatzeko asmoz, gaur bertan izan dute Lau eta Erdiko txapelketaren aurkezpena. Bertan izango dela baieztatu du lizartzakoak, eta gorriz jantzita egingo du gainera. «Oso harro lortutakoaz, ilusio handiarekin eta ea orain arte bezala hobetzen jarraitzeko balio didan», dio txapeldunak.