Live

Naiz Irratia

Oihana Guenaga (ITP Aero): «Ez dugu kaleratze bakar bat ere onartuko»

Egoera ez dago argi baina badirudi kaleratzeak egongo direla ITP Aerok Barakaldon eta Sestaon dituen lantegietan. Oihana Guenaga LABeko kide eta langile batzordeko ordezkariak Naiz Irratian azaldu du ustegabean jaso dutela zuzendaritzak EREa aplikatu nahi duenaren albistea.

Audio_placeholder

Oihana Guenaga (ITP Aero): «Ez dugu kaleratze bakar bat ere onartuko»

Loading player...
ITP Aero-ko langileak, Bilbon egindako manifestazio batean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
ITP Aero-ko langileak, Bilbon egindako manifestazio batean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

«ITPren gainontzeko lantegiek antzeko bidea eman dute», hala nabarmendu du Oihana Guenaga LABeko kide eta langile batzordeko ordezkariak Informazioaren Harian. Ustekabean harrapatu dituela dio orain enpresak EREa aplikatu nahi izateak, udan ERTEa aplikatu nahi eta lortu ez zuenean. «Epaileak langileoi eman zigun arrazoia». Erregulazio espedientea aurkeztu zietenean, aurreko urteko irabaziak nahiko altuak izan zirela eta, langileek epaitegietara jotzea erabaki zuten eta azkenean enpresak epaiketa galdu eta ezin izan zuen ERTEa aplikatu. Horregatik, hain denbora gutxian orain bigarren espediente horren berri izateak ustekabean harrapatu ditu.

«Argi daukagu gure marra gorria kaleratzeak direla». Guenagak nabarmendu du egoerari aurre egiteko ikusten duten modu bakarra greba egitea dela, aharik eta negoziazio mahaitik kaleratzeak egiteko asmoa kentzen duten arte.

Jaurlaritza Logoa