Live

Oihana Azkue

Zaharrak berri, eta berriak zaharretik

Aurretik zaharrik ez bagenu, berririk nekez genukeelako, eta berriak berri izanagatik beti dutelako zaharraren arrastorik, 'Solano Anaiak zaharrak berri' diskoa  eta 'Trikitixa liburua III' izan ditugu hizpide kultur tartean Xabi Solanorekin.

Audio_placeholder

Zaharrak berri, eta berriak zaharretik

Loading player...
Xabi Solano
Xabi Solano

Xabi Solanoren trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bertan, tradizio kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako jaso dira.  Liburuarekin batera , arreba Kristina Solanorekin batera, eta etxean bertan grabatutako 'Solano anai arrebak, Zaharrak berir' diskoa ere plazaratu dute.

Kultur tartean izan da Xabi Solano eta liburu eta disko honen abiapuntua eta bilakaera zeintzuk izan diren azaldu digu. Tradizioari beharbada azken urteeta merezi duen tartea eskeintzen ez diogula eta, galtzeko arriskuan dauden piezak berreskuratzeak berebiziko garrantzia du Solanoren hitzeta. Aldi berean, sorkuntza berrietan ere tradiziozko doinuek badutela lekurik erakutsi du lan honekin.

Jaurlaritza Logoa