Live

Naiz Irratia

Maitane Gabilondo (Unicef): «Pandemia honetan behingoagatik haurrak ere kontuan hartu dira»

Maitane Gabilondo Unicefeko kidea Naiz Irratian izan da eta azaldu du pandemiak eragin positiboak zein negatiboak eragin dituela haurrengan. Erakundeetatik askotan entzun dugun moduan, ordea, berretsi du gaztetxoak ez dituela gizarteak oraindik nahikoa kontutan hartzen.

Audio_placeholder

Maitane Gabilondo (Unicef): «Pandemia honetan behingoagatik haurrak ere kontuan hartu dira»

Loading player...

Covid-19ak ekarri duen pandemia honek eragin nabarmenak izan ditu haurrengan Maitane Gabilondo Unicefeko kidearen arabera. «Pandemia honetan behingoagatik haurrak ere kontuan hartu dira», azaldu du Gabilondok. Bere hitzetan orain arte gertatu ez bezala, haurrak ere kontuan hartu dira kasu honetan eta azaldu egin zaie eurak ere garrantzitsuak direla birusari aurre egiteko neurriak betetzerako orduan. «Aurretik ere egoera latzean zeuden familien egoera, ordea, are gehiago okertu da». Pandemiak pobrezia edo bakardadea jasaten ari ziren haurren egoera oraindik eta ageriagoan utzi duela nabarmendu du Maitane Gabilondok.

Jaurlaritza Logoa