Live
15 urtez izan du lagun Anton Pla Karlos Zabalak. Ipuin bat izan zen abiapuntua, bertako protagonista zen Anton Pla, egun batez atzeraka ibiltzeko erabakia hartzen duen gizonezkoa. Ipuin hark amaiera tragikoago bat iragartzen bazuen ere, horrenbeste uretan alboan izan duen protagonistaren historiak aldaketak jaso ditu, eta azkenean, umoretik eta umorez bizitzari bizkar emateko erabaki irmoa hartzen duen pertsonaren gertuko kontakizun bat izan da emaitza.
Itzulpengintzan eta olerkigintzan ibilia, Karlos Zabalaren lehen eleberria da 'C'est la vie kantatzen dute zaharrek’. Anton Plaren historia ixtea garrantzitsua izan dela azaldu digu, urte hauetan guztietan bueltaka izan duen protagonistak, orain, bere bidea egingo duelakoan. Beste bide lagunik baduen galdetuta, baietz erantzun digu irungo idazleak, urtebeteren bueltan edo ezagutuko dugu ziurrenik eleberri berri batean.