Live

Bigarren Kafea

Etxerik ez Infernuan

Audio_placeholder

Etxerik ez Infernuan

Loading player...
Infernua auzoa (@infernuabizirik)
Infernua auzoa (@infernuabizirik)

Donostiako Infernu auzuneko ‘Fabrika’ pabiloiko hiru solairuak hustu ditu gaur Ertzaintzak, han bizi ziren 60 pertsona inguru kaleratuz. Kaleratze agindua goizeko 9:00etan heldu da, eta ordutik bertako bizilagunak ateratzen joan dira, 12:00ak arte.

Egoera zaurgarrian dauden pertsonak dira bertan bizi direnak, orain nora joan ez dakitenak.  "Alarma-egoera eta etxeratze-agindua aprobetxatzea, zalantzarik gabe, elkartasuna desmobilizatzeko, pertsonen ahultasuna areagotzeko eta ekintza horiek ahalik eta inpunitate handienaz gauzatzeko pentsatutako tresna da" salatu du SOS Arrazakeriak. 

Gurekin egon da Maitane Arnoso, SOS Arrazakeriak Gipuzkoako lehendakaria, egoera azaltzeko. 

 

Jaurlaritza Logoa