Live
Gaurko gauak badu magikotik zerbait, haur, gazte zein heldu, guztioi erakartzen gaituena. Agian horregatik hasi dira berreskuratzen azken urteetan jai honi dagozkion ohiturak. Horretaz jakitun, duela pare bat urte gaia lantzen hasi ziren Euskaltzaleen Topagunean. Aitziber Onaindia Topaguneko kideak dionez, «osagai erakargarri asko» ditu jai honek: «Iluntasuna, gaua eta komunitatean ospatzen da gainera»,.
Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek Arimen gauaren inguruan egindako azterketa abiapuntu hartuta, gaiaren lanketan hasi ziren duela bi urte.http://gaubeltza.eus/ webgunea ere sortu zuten, besteak beste, jatorriaren inguruko informazioa, testigantzak eta orain, bata dokumentala ere jasotzen dituena.
10 minutu pasatxoko ikus-entzunezko honen bitartez, bertako ospakizuna ezagutara eman, eta alternatibak mahai-gaineratzea izan dute helburu.