

Live 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka

Donibane Lohizuneko dantzari eta koreografoa da Pantxika Telleria Bideondo, baita Elirale dantza-konpainiako sortzailea ere. Ama Urruñakoa eta aita Azkainiekoa izanik, mendi eta arrantzale kulturak ditu barnean nahasirik.
Hiru seme-alaben artean zaharrena, txikitatik izan zuen dantzarako zaletasuna eta Begiraleak dantza herrikoi taldean aritu zen. 13 urterekin gurasoei dantza ikasi nahi zuela esan zien.
Harrezkero, dantza munduan buru belarri aritu da, bai sortzaile bezala, baita irakasle edota beste ardura batzuk izanda ere: Maritzuli dantza tradizionaleko konpainian formakuntzaren eta garapen teknikoaren arduradun ibili da, Gillet Lipszyk ballet eskolan dantza klasiko irakasle, heziketa munduan esku hartu du hainbat ikastolatan dantzaren hastapenak 4-11 urte bitarteko haurrei proposatzeko, Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile gisa aritu da, etab.
Pantxika Telleriak ez ditu dantzaren munduko etiketak maite, berak maite duena dantza bere osotasunean baita. Gaurkoan honi eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Kafe Hutsa tartean, Bigarren Kafean.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
