Live
Felix Zubia (Zarautz, 1974) Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko medikua izateaz gain, Gurutze Gorriko boluntarioa da. Medikuntzako ikasketak hasi zituenean sartu zen Gurutze Gorrian, eta 27 urte daramatza erakundean. Urriaren 26an ospatzen da Gurutze Gorria eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Eguna, eta aitzakiatzat hartu dugu Zubia gurera gonbidatzeko. Gurutze Gorriaren antolakuntza argitu digu, eskaintzen dituzten zerbitzuak azaldu dizkigu eta urte hauetako anekdotak kontatu dizkigu, anbulantzia batean emakume bat erditu zenekoa, adibidez.
Gurutze Gorria eta Ilargi Gorria nazioarteko mugimendu humanitario bat da, nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat izateaz gain. Mundu osoan 97 milioi boluntario, kide eta langile ditu eta gizabanakoon bizitza eta osasuna babesteaz gain, gizaki guztienganako errespetua ziurtatzea, pertsonen sufrimendua sahiestea eta arintzea ditu heburu.