Live
Nafarroako sarrera eta irteerak itxi ditu nafar gobernuak, baita ostalaritza ere. Datozen hamabost egunetan bete beharreko neurriak dira. Gurekin hitz egin duten herritarrek «beharrezko» neurriak dira esan digute. Hala ere, ostalaritzako langileentzat ondorio larriak eragingo dituztela onartu dute.
Ostalaritzako langile askok «euren lana» galduko dutela azpimarratu dute Iruindarrek. «Zergatik itxi ostalaritza eta ez beste sektoreak? Tabernak ez dira birus hau zabaltzen den leku bakarra», aipatu digu langile batek. Etorkizunera begira ezjakintasuna eta kezka da nagusi: «oraingoan ez dakigu nola eginen diogun aurre egoera honi».
Music
Silvio Rodriguez euskaraz, Jon Maiaren eskutik: ‘Nostalgia’
Culture
‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta
Sports
«Orain mina ematen dit ‘joko’ hitza entzuteak baina gerora gehiago baloratuko dut ikasitakoa»
Sports
«Zenbat eta gehiago begiratu Bartzelonari, orduan eta txikiagoak egingo gara»
Paraleloan