Live

Ainara Rodriguez

Greba eguna eskoletako jantokietan «kontuan hartuak» izan daitezela exijitzeko

Asteazken honetan dute EAEko eskoletako jantokietako langileek hiru greba egunetan lehena. «Plangintza bat egin eta inprobisaziorik ez» dezatela egin aldarrikatu du gurean Maribel Alberdi langileak. Hezkuntza Sailak atzo arratsean egindako bilera proposamena «ondo» ikusten du, baina uste du greba bertan behera uzteko egindako urratsa izan daitekeela. 

Audio_placeholder

Greba eguna eskoletako jantokietan «kontuan hartuak» izan daitezela exijitzeko

Loading player...
Urriaren 7an Gasteizen elkarretaratzea egin zuten jantokietako langileek
Urriaren 7an Gasteizen elkarretaratzea egin zuten jantokietako langileek

Jantokiena «behar-beharrezkoa» den zerbitzu bat dela azaldu du Maribel Alberdik Informazioaren Harian, familia askorentzat «euren seme-alabek duten eguneko jatordu garrantzi bakarra». Horregatik, kolektiboaren egoerari begiratzeko eta lana segurua izan dadin beharrezko «plangintza» ezartzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, «inprobisazioa« alde batera utzita. 

Kolektiboaren gehiengoa «emakumeak, oso lanaldi txikikoak eta prekarioak» osatzen dutela kontatu du; baina grebarako gogoz eta griñez daudela euren egoera iraultze aldera. 

Azteazken honetako hiru greba egunetan lehenengoa dute; urriaren 27an eta 29an izango dira hurrengoak, ba,din eta, Hezkuntza Sailarekin egitekoa duten bikerak ez dituen gauzak aldatzen. Atzo arratsean luzatu zuen Hezkuntza Sailak bilera egiteko proposamena greba deitu duten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei. Alberdik begionez ikusi du hitzordua, baina susmoa du ez ote den trikimailu bat greba bertan behera uzteko. 

Jaurlaritza Logoa