Live
UEFAn sartzeko eskaera egiteke duela gogorarazi dio Euskal Herria Kirolakek Euskadiko Futbol Federazioari. 2018ko abenduan lortu zuten akordioa, aho batez gainera, eta ia bi urte pasa diren honetan oraindik ez da mugimendurik egin. Gurean izan dugu Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako kidea eta azaldu du eskaera hori «euskaldunok egin beharreko etxeko lan bat» dela, «egin beharrekoa» gainera.