Live
Telebista, antzerki, zinema, aurkezle… denetarik egin du Olatz Beobidek (Donostia, 1964), bai aktore gisa, baita zuzendari lanetan ere. Telebistan Flamingo Berria, Banan-Banan haur programa, Babel, Martin, Jaun eta Jabe, Aitaren etxea programetan; zuzendari gisa Eskamak kentzen edota Goenkalen. Zineman, Igor Legarretaren Ilargi guztiak pelikulan, Manuel Gutiérrez de Aragónen 'Todos estamos invitados', Kepa Errastiren 'Maritxu' laburmetraiean; antzerkigintzan 'Zaldi Urdina', Donde el hielo se rompe-Izotza apurtzen den ertza, La Pecera, Manolito Gafotas…
Lan guzti hautaz gain, 2016an sortutako Sarean Kateatuak – Nomofobikak antzezlana sortu zuen, eta baita bertatik ateratako webseriea ere. Aipatzekoa ere, 2018an sortutako 'Gutuberrak' seriea.
Bigarren Kafeko 'Kafe hutsa' tartean izan da, bere ibilbideari buruzko galderei erantzuten eta esku artean dituen proiektuez hitz egiteko.