Live
Mimoaren Nazioarte Eguna izan zen pasa den irailaren 22an. Marcel Marceau mimo ezaguna 2007ko iraialaren 22an zendu zen, eta lau urte beranduago, 2011. urtean, hasi zen ospatzen Mimoaren Nazioarte eguna bere omenez. Mai Gorostiaga gurekin izango da ostiraleko Bigarren Kafea saioan, baina nazioarteko egun hau aitzakiatzat hartuta bere bisita aurreratu du.
Marcel Marceau Estrasburgon sortu zen 1923an. Familia judutarra izaki lehen pertsonan bizitu zuen holokaustoa, jaioterria utzi behar izan zuten eta aita Auswitch en zen du. Errepresaliaren beldur, urte luzetan izkutatu zuen 'Marceau' abizen judutarra. Gerra amaitzean, arte dramatikoa ikasten hasi zen Charles Dullinen akademian, Parisko Sarah Bernhardt antzokian.
1947an Bip sortu zuen, marradun elastikoa, galtza beltz zabalak eta lore gorridun txapela zituen pertsonaia. Pertsonaia horrek hainbat zoritxar zituen aurrez aurre, eta arte horren ikono bihurtu zen. Marceauk, interpretazio bakoitzean, ikusleak liluratzea lortu zuen akrobazia, baleta, ilusionismoa eta jenialtasuna nahastuz.