Live

Amaia Zurutuza

Mikel Arregi, Zestoako alkatea: «Herritarren osasuna zaintzea guretzat obligazioa da»

Azken egunetan 30 positibo atzeman ostean, aste hasiera hau funtsezkoa izango da Zestoako fokua kontrolpean izateko. Hala baieztatu du Naiz Irratian Mikel Arregi alkateak. Herritarren eta ostalarien jarrera txalogarria izan dela nabarmendu du.

Audio_placeholder

Mikel Arregi, Zestoako alkatea: «Herritarren osasuna zaintzea guretzat obligazioa da»

Loading player...
3.700 biztanle ditu gaur egun Zestoak. (Zestoako Udala)
3.700 biztanle ditu gaur egun Zestoak. (Zestoako Udala)

Lakuako Gobernuak agindurik eman ez badu ere, Zestoako herriak bere kabuz hartu du konfinatzeko erabakia, 30 positibo atzeman ostean. Zerbitzu publikoak eta tabernak itxita daude une honetan. Kutsatzeen berri izan eta berehala jendea etxeratzen hasi zela azaldu du Arregik eta ostalariekin hitz egin ostean, koronabirusaren agerraldia kontrolpean izan arte neurriak hartzea erabaki zutela. «Herritarren eta ostalarien aldetik izugarrizko erantzuna» jaso dutela baieztatu du.

Hurrengo orduak funtsezkoak izango direlakoan, Arregik espero du egun gutxitan agerraldia kontrolpean izatea. Alkateak azaldu du PCR asko ari direla egiten eta  datozen egunetan ikusiko dutela egoera egonkortzea lortzen den. «Agerraldiak izan dituzten beste herrietako esperientzien berri dugu eta nornalena da hiru edo lau egunetan behera hastea. Pentsatu nahi dugu hemen ere datozen egunetan beherakada izango dugula».

Bitartean, asteburutik geldituta dago herria, dena itxita dago. «Ostiralean eguneko zentroa itxi eta zaharren egoitzetako eta tutoretzapeko etxeetan bisitak mugatu genituen, eskolako lehen hezkuntzako 40 ume konfinatuak dauzkagu eta larunbateko igoera ikusita atzo ekipamendu publiko guztiak itxi genituen, kiroldegia, gimnasioa, liburutegia, kultur etxea eta areto publiko guztiak». Azkenik, positiboak izan zituztelako hainbat taberna itxita zeuden arren, oraindik zabalik zeudenekin hitz egin eta guztiak istea adostu zuten.

Instituzioen arteko harremanari dagokionez, Arregik azaldu du «kostata» baina azkenean atzo izan zuela EAEko Osasun zuzendariarekin hitz egiteko aukera eta ezarri dituzten neurriak egokitzat jo zituela azaldu du.

Aitortu du herriko zerbitzu publiko guztiak eta taberna oro isteko erabakia hartzea ez dela erraza izan, baina nabarmendu du herritarren eta ostalarien babesa izateak erraztu egin duela pausua. Gainera, osasuna guztiaren gainetik dagoela baieztatu du. «Herritarren osasuna zaintzea guretzat obligazioa da».

Udal gobernuari dagokionez, konfinatuta dago bi positiboren ostean. Ostiralerarte, behintzat, hala segi beharko dute.

Jaurlaritza Logoa