Live
Gertukoa eta goxoa izaten saiatu dira 'El Drogas' dokumentala eta baita lortu ere. Irailaren 25ean estreinatuko da 40 zinema aretotan, baina oraindik ere bada aukerarik gaur eta bihar Donostiako Zinemaldiaren baitan ikusteko. 'Zinemira' sailaren barruan lehiatzen ari da, nahiz eta Alforjak aitortu duen «Zinemaldian estreinatzeko aukera bera dagoeneko garaipena» dela.