Live

Ion GARATE

«Ezin genuen ziurtatu parte hartzaileen segurtasuna»

Duela gutxi Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileek egin zuten bezala, Bilboko Herri Kroseko arduradunek ere, azaroaren 15erako aurreikusita zuten 33. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. NAIZ irratian izan dugu Gaizka Benguria BHKko laguntzailea. Erabakia, «parte-hartzaileen segurtasuna ziurtatu ezin delako» hartu dutela aitortu du.

Audio_placeholder

«Ezin genuen ziurtatu parte hartzaileen segurtasuna»

Loading player...
Bilboko Herri Krosaren aurreko edizio bateko irudia. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Bilboko Herri Krosaren aurreko edizio bateko irudia. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Bilboko Herri Kroseko arduradunek, bertan behera uztea erabaki dute aurten azaroaren 15ean egitekoa zen 33.edizioa. Egungo egoera ikusita, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea zaila ikusten dute antolatzaileek. Gurean izan dugu Gaizka Benguria BHKko laguntzailea, eta aipatu du lehentasuna «parte-hartzaileen segurtasuna» dela eta hori ezin dela bermatu momentu honetan. Hori bai, datorren urtera begira «oso gogotsu» azaldu da Benguria.

Jaurlaritza Logoa