Live

Iker GURRUTXAGA

Elizagoien ahizpak: «Batak besteari erakutsi diogu instrumentuak jotzen»

5 eta 7 urte zituztela ekin zioten musika ikasten. Auzoko festetan hasi ziren erromeriatan 10 bat urte zituztela eta handik txapelketatara egin zuten salto. Euskal Herriko txoko askotan ibili dira eta handik kanpora ere egin dute salto. MusikHaria saioan izan ditugu bisitan.

Audio_placeholder

Elizagoien ahizpak: «Batak besteari erakutsi diogu instrumentuak jotzen»

Loading player...
Elizagoien ahizpak, trikitilari nekaezinak.
Elizagoien ahizpak, trikitilari nekaezinak.

Irune eta Itsaso Elizagoien Etxalarko ahizpak trikiti munduan aski ezagunak dira. Txapelketaz-txapelketa 27 txapela jantzi dituzte, nahiz eta azkena dagoeneko duela urte dezente bururatu zuten. Gerora musika munduan jarraitu dute, baina bestelako kontuetan.

Nafarroako Trikitixa Jaialdiaren antolakuntzan buru-belarri ibiltzen dira Elizagoiendarrak, izan ere pasioz bizi dute trikitia. «Umetan telebista ikusten baino askoz ere ordu gehiago eman ditugu musika jotzen» kontatu digute Etxalarko ahizpek.

Parisen elkarrekin izan ziren Euskal Etxean erromeriatan, baina Itsasok egun biraz bira ematen du urtea Carlos Nuñez musikariari laguntzen. Dena dela, Irunek aipatu digu nola gertuko musikaria den eta haiekin oholtzara igotzeko gonbidatu izan duela bera era. Besteak beste, Hondarribian bi ahizpak elkarrekin dantzan ikusteko aukerarik izan zen.

'Beste Bat' saioak eginaz beren musika gustuak ezagutzeko aukera izan dugu abuztuan, guztiak podcast plataformetan eta webgunean bertan daudenak. Orain, ordea, guk gozatu dugu haiekin hizketan eta espero dugu laster erromeria batean haien musikaz gozatzeko aukera izatea.

Jaurlaritza Logoa