Live

Asier ERRASTI

'Seabin Pasaia' proiektuak itsas hondakinak bildu eta aztertuko ditu

'Seabin Pasaia' proiektua aurkeztu dute Pasaiako portuan. Bizkaiko Golkoan aitzindaria den gailua jarri da, itsas hondakinen bilketak, sentsibilizazioa eta datu zientifikoak lortzeko.

Audio_placeholder

'Seabin Pasaia' proiektuak itsas hondakinak bildu eta aztertuko ditu

Loading player...
Seabin Pasaiako kideek ur-laginak hartu dituzte. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Seabin Pasaiako kideek ur-laginak hartu dituzte. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

'Seabin Pasaia', ur gainazaleko hondakinak bildu eta jarraipena egiteko proiektua aurkeztu dute Pasaiako portuan, proiektu aitzindaria da, Bizkaiko Golkoan martxan jarritako lehena. 24 orduz itsas hondakinak biltzeaz gain, itsas ingurumen-sentsibilizazio eta hezkuntzarako beste tresna baliagarri bat ere izango da.

Pasaiako Mater Ontzi Museoan egin da 5 hilabetez martxan egongo den proiektuaren aurkezpena. Ontzi Museoa baita proiektu honen bultzatzailea. Ur gainazalean dauden hondakinen kopuruari eta tipologiari buruzko aldizkako datuak emango ditu 'Seabin Pasaia'-k, oso informazio baliagarria arazo global honen iturriak identifikatzeko lanetan jarraitzeko eta ikerketa ezberdinak egiteko.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa