Live

Rodriguez, Ainara

Kezka zahar-egoitzetan bigarren oldarraldiaren gogorrena iristear dela jakitun

Txomin Lasa ELAko Zahar-egoitzeko arduraduna kezkatuta mintzatu da astearte honetan Informazioaren Harian, jakitun baitira bigarren oldarraldiaren gogorrena iristear dagoela. Martxoko lan baldintzak zertxobait hobetu diren arren, oraindik ere gabeziak ikusten dituzte.  

Audio_placeholder

Kezka zahar-egoitzetan bigarren oldarraldiaren gogorrena iristear dela jakitun

Loading player...
Kutsatze kopuruek gora egin dute azken orduetan zahar-etxeetan (Jon URBE/FOKU)RBE/FOKU)
Kutsatze kopuruek gora egin dute azken orduetan zahar-etxeetan (Jon URBE/FOKU)RBE/FOKU)

Txomin Lasa ELAko Erresidentzietako arduraduna kezkatuta azaldu da egungo egoerarekin. Egoera martxokoarekin alderatuta zerbait hobetu den arren, zahar egoitzetan langileen falta sumatzen dutela kontatu du.

Bera entzunda, ez dirudi aste hauetan guztietan ezer ikasi dugunik, hainbat errore bere horretan segitzen dutelako. Hainbat hitzordu eskera egin dituzten arren, ez dute lortu Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariekin biltzerik.

EPIak eta PCR probak

Babes material edo EPIen falta izan zen martxoan gehien kritikatu zen gabezietako bat. Egoera horretan hobetu egin dela esan digu: «Nabari da horretan protokoloak hobetu egin direla». PCR probak ere egiten ari zaizkie zahar-etxetako langileei, baina Lasak dio honetan ere badela prozeduran zer hobetua.

Bigarren oldarraldi honen unerik gogorrenak iristear daudela jakitun, Lasak dio oso kezkatuta ikusten dituela langileak, batez ere arlo psikologiko eta emozionalean.

Edonola ere, herritarren edo hainbat erakunde-elkarteren babesak berotasuna eta aurrera egiteko indarra ematen diela ziurtatu du ELAko Erresidentzietako arduradunak.

Ez dugu ahaztu behar osasun larrialdia iristearekin batera borrokaldian zeudela zahar-egoitzetako langileak euren eskubideen defentsan. Egoera ikusita, borrokaldia pausa egoeran jarri zuten, eta hura berrabiarazteko data zehatzik ez duten arren, borrokara itzuliko direla argi dute.

Jaurlaritza Logoa