Live

Oihana Azkue

«Ihaz aurkitutako txanponen inguruan sakondu nahi dugu», Giller Ruiz de Erentxun, Atabaka elkarteko kidea

Atabaka Kultur Alkarteak Lekeitioko Garraitz uhartean indusketa arkeologikoak antolatu ditu abuztuaren 18, 19 eta 20an. Asteburuko Harian izan dugu Giller Ruiz de Erentxun Atabaka elkarteko kidea, eta azaldu duenez, kanpaina honen helburua iaz aurkitutako txanponen inguruan aztarnategian sakontzea da. XIV.mendeko europako hainbat herrialdeetako txanponak aurkitu zituzten iaz.

Audio_placeholder

«Ihaz aurkitutako txanponen inguruan sakondu nahi dugu», Giller Ruiz de Erentxun, Atabaka elkarteko kidea

Loading player...
Garraitz uhartea
Garraitz uhartea

Indusketa lanak egingo dira aurten ere Lekeitiko Garraitz uhartean, Atabaka Kultur Alkarteak Lekeitioko Udalarekin eta Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek zuzendutako boluntarioen laguntzarekin. Abuztuaren 18, 19 eta 20an egingo dira indusketa lanak eta Giller RUiz de Erentxun, Atabaka elkarteko kideak Asteburuko Harian azaldu digunez, deialdi irekia da. Baldintza bakarra jarri du Atabaka elkarteko kideak indusketetan parte hartzeko: «Hamaiketako on bat ekartze ezinbestekoa da». Behin hori kontutan hartuta beraz, edonor gerturatu daiteke Lekeitiora Garraitz uharteko indusketa lanetan parte harztera.


Kanpaina honen helburua iaz XIV. mendeko Europako hainbat jatorritako txanponak aurkitu ziren aztarnategian sakontzen jarraitzea da, bai eta aurkikuntza testuinguruan kokatzen lagunduko duten giza aztarnak aurkitzea ere. Era berean, uharteak historian zehar izan dituen hiru erabilera historikoak (erlijiosoa, zibila eta militarra) osatzen joatea ere badute helburu.

Parte hartu nahi duenak abuztuaren 18an, goizeko 9.00etan Lekeitioko Isuntza hondartza uhartearekin lotzen duen malekoira agertu besterik ez du.

Jaurlaritza Logoa