Live

Oihana Azkue

«Gardentasun eta informazio falta salatzen dugu» Garikoitz Plazaola, Eguzki talde Ekologistako kidea

Eguzki talde Ekologistako kideek ez dute atsedenerako astirik. Nahi baino fronte gehiago dituzte zabalik, eta guztietan errepikatzen den fenomenoa da administrazioaren aldetik jasotzen den jarrera epela, gardentasunik gabea sarritan informazioa ezkutatuz. Hitz egin dugu Gorbeiako pistetaz, Pasaiako suteen aferaz, eta Azpeitiko Lasao ibaiaz. 

Audio_placeholder

«Gardentasun eta informazio falta salatzen dugu» Garikoitz Plazaola, Eguzki talde Ekologistako kidea

Loading player...
Eguzki Talde Ekologista
Eguzki Talde Ekologista

Garikoitz Plazaola, Eguzki Talde Ekologistako kidearekin egin dugu hitzordua gaur Asteburuko Harian. Patxadaz hitz eegin nahi izan dugu Plazaolarekin, Eguzkik azken aste eta hilabeteetan esku artean darabiltzan salaketen berri eman diezagun.

Gorbeia izan dugu abiapuntua. Izan ere, bertan, bide-zidorrak txukuntzeko aitzakian, metro eta erdiko zabalerako pistak zabaltzen ari dira.  Eguzkiko kideak azaldu digunez, ez dago bide hauek gisa honetan egiteko ageriko arrazoirik, eta administrazioari galdeginda erantzuna isiltasuna da.

Isiltasuna da nagusi duela bi urte Pasaiako Portuan izan zen hondakinen sute ikusgarriaren aferari dagokionean ere. Gaia auzitegietan badago ere, auziak kutsu ekonomikoa soilik duela salatu nahi dute talde ekologistatik, eta erantzunkizunez eta ardura politikoez ez dela inor mintzo.

Lasaoko (Azpeitia) ibaiaren egoera eta Abantoko "Cerrillo" parkeko zuhaiztian egindako gehiegizko ustiaketaz ere hitz egin digu Garikoitz Plazaolak. Gai guztietan ere, administrazioaren isiltasuna eta gardentasun falta nabermank izan direla azpimarratu du Eguzkiko kideak.

Jaurlaritza Logoa