Live
Etenik gabeko beroa, bero handia, goiz eta gau atsedenik gabe, gutxienez hiru egunez jarraian izaten badugu baieztatu dezakegu bero-bolada bat dugula gurean. Iker Ibarluzeak azaldu dizkigu, muturreko gertakari meteorologiko hau emateko zein baldintza bete behar diren, eta baita ohikoan bero-bolada hauen amaiera nolakoa izan ohi den ere: ekaitza, ekaitz gogorra.
Bero-golpea eta bero-boladaren arteko ezberdintasuna iraupenean datzala ere azaldu digu Ibarluzeak, eta gurean, Euskal Herrian, inoiz erregistraturiko bero-boladarik luzeena noiz izan zen ere kontatu digu, 2003ko udan hain zuzen ere.