Live
Itoiz taldetzarra da asteburu honetako protagonista 'Kera Deia' saioan. Aurreko saioan, kontatu dizuegu, besteak beste, non eta nola ezagutu zuten elkar taldekideak. Kide batzuek soldaduska egin behar zutelako banda disolbatu egin zen denbora batez, eta gerora elkartuko ziren berriz. Banda denak bezala, urteekin garatu egin zen Itoiz-en musika estiloa, eta garapen horretan Jean Marie Ecay pieza garrantzitsuea izan zen. 1983an batu zen taldera Donibane Lohitzuneko gitar jlea. Musikari gaztea, trebea, eta sortzailea. Ideia berriak ekarri zituen eta berehala mamitu zuen harreman estua eta sortzaila Juan Carlos Perezekin. Etapa berri honetan, alde batera utzi zuten musika sinfonikoa eta rock progresiboa, popari heldu zioten bete-betean.
Bigarren saio honetan Itoizeko ibilbidea errepasaten jarraituko dugu, kantuz kantu. Aurreko saion lehen bi diskak aztertu genituen, eta saio honetan etorri ziren hurrengo bostak.