Live

Ainara Rodriguez

Villavesaren entzierroa: parranda gogoa erritu bilakatuta

Iruñeko Udalak 'Gaixoa ni' delakoarekin eman ohi die amaiera sanferminei. Baina festazale askorentzat hori ez da izaten jaietako azkeneko ekitaldia. Bada beste ohitura bat, herrikoiagoa, festazale eta parrandazaleak dituena protagonista: Villavesaren entzierroa. Horri buruz idatzi du bere master amaierako lana Josu Ozaitak. Informazioaren Harian eman dizkigu horren inguruko zehaztasunak.

Audio_placeholder

Villavesaren entzierroa: parranda gogoa erritu bilakatuta

Loading player...
Villavesaren entzierroaren hasiera, aurreko edizioetako batean. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)
Villavesaren entzierroaren hasiera, aurreko edizioetako batean. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Ohiko egoera batean, atzoko gauerdiarekin batera amaituko ziren San Fermin festak. Ez zegoen ezer amaitzekorik, aurten ez baita sanferminik izan, baina gauerdiarekin batera Iruñeko Udaleko plazara gerturatu dira hainbat herritar 'Gaixoa ni' delakoa abestera.

Askorentzat, ordea, hori ez da izaten jaien azken ekitaldia. Zazpi egunez parranda nahikorik egin ez, eta uztailaren 15eko goizaldeko 8:00ak jota gaupasaz diren festazaleak Santo Domingo galtzadara gerturatzen dira, entzierro berezia egiteko.

1985etik datorren ohitura da Villavesaren entzierroa bezala ezagutzen dena. Hasiera batean izen horrekin ezaguna zen autobusaren zain izaten ziren korrikalariak, euren entzierro partikularra egin asmoz. Udalak erabaki zuen, ordea, sortutako eragozpenak ikusita, autobus zerbitzu hori aldatzea; baina euren asmoak alde batera uztetik urruti, ogi partitzaile eta bestelako furgonetak hartu zituzten jomugan parrandazaleek. Gaur egun Miguel Indurain txirrindulariaz mozorrotutako lagun bat da zezenaren rola betetzen duena.

Josu Ozaita antropologoak azaldu dizkigu horiek guztiak Naiz Irratian. ’Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa’ liburua argitaratu berri du, master amaierako lan gisa.

Ozaitak 10 egun igaro zituen Iruñean, Sanferminetan murgilduta, parrandazale gisa baino, antropologo lanetan murgilduta. Egun horietan egindako behaketa lanaz eta elkarrizketez osatu du liburua. Atera dituen ondorioen artean egongo litzateke «gaupaseroek sortutako erritu batetik» sortzen dela, eta horrek baduela bere balorea, bere ustez, gaur egun, «kasik POBRE DE MI bezalako ekitaldiei itzal egiten« dielako. Bere irudiko, Villavesaren ekimenarekin bestelako jai eredu herrikoiago baten aldarria dago.

Koronabirusa tarteko, aurten ez da Sanfermin jairik izan Iruñean, ezta Villavesaren entzierrorik ere. Datorren urtean izango direnaren esperantza besterik ez dute izan behar parrandazaleek.

Jaurlaritza Logoa