Live

Naiz Irratia

Asier Etxenike (soziologoa): «Inkestek ez dute egia absolutua ematen, ezustekoak gerta litezke igandeko hauteskundeetan»

Uztailaren 12ko EAEko hauteskunde hitzorduari begira jarri gara ostiral honetan Informazioan Harian. Bizi ditugun garaiak ikusita, oso kontuan hartzekoak dira deialdi honen berezitasunak; koronabirusaren kudeaketak eta abstentzioak izan dezakeen garrantziaz hitz egin dugu ostiral honetan Axier Etxenike soziologoarekin.

Audio_placeholder

Asier Etxenike (soziologoa): «Inkestek ez dute egia absolutua ematen, ezustekoak gerta litezke igandeko hauteskundeetan»

Loading player...
Igande honetan ospatuko dira EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak. (Landet FERNANDEZ DE ARROIABE | FOKU)
Igande honetan ospatuko dira EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak. (Landet FERNANDEZ DE ARROIABE | FOKU)

Igandean zehaztuko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek Eusko Legebiltzarraren osaketa berria. Gainetik begiratuta eta gehiegi sakondu gabe, kanpaina eragin txikikoa izan dela pentsa daiteke eta igandean ezer gutxi aldatuko dela.

Baina kanpaina honen berezitasunei arreta eskaintzea merezi du, aldaketak eman daitezkeelako. Axier Etxenike soziologoak adibidez, «koronabirusak parte hartzean izan dezakeen eraginean» jarri du azpimarra ostiral honetako Informazioaren Hariaren lehen edizioan. Ildo horretan aurreratu du gure inguruko herrialdeetako bozketetan behera egin duela parte hartzeak, eta hala izan daitekela kasu honetan ere.

Abstentzioa, politikarekin gogaituak daudenekin lotzen da normalean. Hauteskunde hauen kasua oso bestelakoa da, abstentzioa koronabirusarekiko beldurrak eraginda izan daitekeelako eta abstentzio horren talde demografikoak ezberdinak izan daitezkeelako. «Hori dela eta, inkestek esandakoa tentuz hartu behar da, ohi baino gehiago», Etxenikek dioenez. Inkestak egia absolutua ez direnez, «ezustekoak» gertatu daitezkeela gaineratu du.

Nor kaltetzen du abstentzioak?

Azken kanpaina egunetan EAJko kideek bozketan parte hartzearen garrantzia aipatu dute etengabe. Etxean ez gelditzeko eskatu diote jendeari. Kezkatuta daude jeltzaleak, Etxenikek dioenez, abstentzioak kalte egingo liekelako, baita PSEri eta PP-Ciudadanosi ere. «Koronabirusaren beldurra nagusienak diren pertsonengan atzematen da gehien, eta horien artean EAJko boto emale asko dago, baita PSEko eta PP-Cskoak ere.

EHBildurengan, aldiz, Etxenikek dio ez dagoela hain argi nola eragingo dioten abstentzioak. Azken aurrekariari begiratuta, iazko azaroko Espainiar Estatuko hauteskunde orokorretan, EH Bilduk gora egin zuen boto kopuruan nahiz eta parte hartzea baxuagoa izan. Dena den, Etxenikek azpimarratu du ezin dela ondorioztatu kasu honetan berdina gertatuko denik, abstentzioa beldurrari lotuta doalako.

Edozein kasutan, igandean jakingo da zenbatekoa den abstentzioa eta zein eragin izango duen Eusko Legebiltzarreko osaketan.

Jaurlaritza Logoa