Live
Artedrama Euskal Laborategia irailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko da Aulestin, ohiko formatuan. Urtero legez euskal antzerkiaren irla honetaz gozatzeko aukera izango dugu beraz.Aurtengoan bost irakasle arituko dira eskolak ematen Ander Lipus Artedramako sortzaile eta kideak azaldu digunez: Lipus bera, Maika Etxekopar, Amançay Gaztañaga, Ximun Fuchs eta Marina Suarez. Ikastaro guztiak euskaraz izango diraeta oraindik bada aukerarik bertan izena emateko, Artedramaren webgunean aurkitu dezakegu horretarako informazio guztia.
Bestetik, irailetik aurrera Zaldi Urdina antzerki lanaberriz ere oholtza gainean ikusteko aukera izango dela aurreratu digu Ander Lipuse. Egin ezin izan zituzten emanaldi batzuez aparte, agertoki berriek osatuko dute biraren amaiera izango dena.
Proiektu berri baten berri ere eman digu Lipusek: Atzerriana lurra garratz-en sortze prozesuak aurrera dirau. Laura Penagos aktore kolonbiarra eta Ander Lipus bera egongo dira oholtzan Amancay Gaztañagak zuzenduko duen obra honetan, eat irailean egingo dute hurrengo egonaldia.