Live
Ez zegoen batere argi, baina zorionez aste honetan jakin dugu Gure Zirkua bueltan izango dela. Karpa handiago batekin, musukoa jantzirik eta segurtasun distantziak bermatuta, Orion pasako dute uda Iker Galartzak eta bere lan-taldeak.
Galartzak berak kontatu digu lehen eskutik nola bizitzen ari diren izurritea. baita honek nola eragin dion bete-betean proiektuari. Oztopoak-oztopo, eta hartu beharreko osasun neurriak hartuta, Gure Zirkuak ez du zalantzarik izan aurrera jarraitzea zela aukera bakarra. Horri esker, gurekin izango dira udara osoan zehar Gipuzkoan, Orion, kokaturik.