Live

Iker Ibarluzea

Asteazkena, ekainak 24

Audio_placeholder

Asteazkena, ekainak 24

Loading player...

Eguraldi beroarekin jarraituko dugu, baina giroa ezegonkortu egingo da. Goizean goi-hodei batzuk agertu arren, giro eguzkitsua eta argia izango dugu lurralde osoan.

Eguerdi-arratsaldeko lehen orduan beroaren eraginez bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Errioxatik Erribera aldera eta Araba aldera sartuko dira eta ondoren Pirineo inguruan ere garatuko dira. Ipar-isurialdean eman daiteke ekaitzen bat, baina arriskua txikiagoa da.

Haizeak hego-ekialdetik joko du egunaren lehen zatian. Arratsaldean iparraldetik finkatuko da kostaldean, baina gau alderako berriz ere hego-haizea bueltan izango da.

Tenperaturak antzeko mantenduko dira. Kosta partean 27-28°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 31-33°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 32-34°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 35-36°C-tan joko duten goia.

Jaurlaritza Logoa