Live

Iker Ibarluzea

Astelehena, ekainak 22

Audio_placeholder

Astelehena, ekainak 22

Loading player...

Asteari ekiteko, uda-beteko eguraldia izango dugu. Goizean, lurraldearen ipar-ekialdean(Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparraldean eta Iparralden) hodei baxu dezente agertuko da eta giro ilunagoarekin emango zaio bertan hasiera egunari. Gainontzeko lekuetan giro oskarbia izango da.

Goiz erdi eta batez ere, eguerditik aurrera hodeitza hori asko saretuko da eta, nahiz eta, ipar-isurian hodeixka batzuk geratuko diren, orokorrean giro eguzkitsua izango dugu.

Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Orduan bolada bizi batzuk izango ditu.

Tenperaturak mantendu egingo dira Kantauri isurialdearen barnealdean izan ezik. Bertan gora egingo dute pixka bat. Kosta partean 21-23°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 24-26°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 26-28°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 28-30°C-tan joko duten goia.

Jaurlaritza Logoa