Live
Furgoneta ez da soilik garraiobide bat, ez behintzat Oiartza Pampliega Aguilarrentzat. Hiru dira familian eta furgoneta da laugarrena. Furgonetari esker ezagutu du bizitzeko eta gozatzeko beste modu bat. Bere esperientzia denak eta aholku erabilgarri ugari elkarbanatzen ditu furgobidaiak.eus atarian.
Erditzeko gutxi falta zitzaiola erosi zuten Oiartzak eta bikotekideak furgoneta, eta ume jaio berriarekin ere bidaiatzen jarraitu zuten, furgonetan «beharrezkoak ziren moldaketak» egin eta gero. Umeekin bidaiatzea ez da inoiz arazo izan Pampliegarentzat: are gehiago, bere atarian proposamen ugari ditu familiako txikienekin egiteko.
Europatik bidaiatu du batez ere, baina oso paraje ezberdinetan: Turkia, Ingalaterra edo Bosnia. Aurten, hurbilagoko parajeak ezagutuko ditu: Kanariar irlak eta Araba. Etxe inguruan ere ederki gozatzen daki Oiartza Pampliegak, eta furgoneta horretarako ezin hobea da.