Live

Odriozola, Josu | Zurutuza, Amaia

«Duela 400 urte jendeak hitz egiten zuen euskara oraingoaren oso antzekoa da»

Joan den astean jakin genuen Mintzoa argitaletxeak 1610. urtean idatzitako liburu bat eskuratu duela, non eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriaren inguruko garaiko informazioak jasotzen diren. Mintzoa argitaletxeko Aritz Otazu Naiz Irratian izan da eta azaldu du baieztatu ahal izan duten gauzarik garrantzitsuena duela 400 urte ere «Tz»  erabiltzen zela dela.

Mintzoa Nafarroako argitaletxeak Turinen lokalizatutako liburua. (Mintzoa)
Mintzoa Nafarroako argitaletxeak Turinen lokalizatutako liburua. (Mintzoa)

Caspar Waser teologo eta linguistak idatzitako 'Mithridates' liburua 1610. urtean idatzitakoa da. Bertan 130 hizkuntza ezberdinetako hitzak eta informazioak biltzen dira. Horien artean bat euskara. Joan den astean jakin dugu liburu honen ale bat Mintzoa argitaletxeak erostea lortu duela. Aritz Otazu argitaletxeko kidea Informazioaren Harian izan da eta azaldu du urteak zeramatzatela liburuaren atzetik.

«40 urte daramatzagu liburu honen atzetik. Nire gurasoek lehenbizi, eta nik ondoren.» Sekulako balioa du Otazuren hitzetan liburu hau esku artean izateak. Bertan euskarazko hitzak eta Euskal Herriari lotutako informazioa biltzen da, baina lorpenik garrantzitsuena, Otazuren hitzetan, garai hartan dagoeneko «Tz» erabiltzen zela baieztatzea da. «Gorputza, gatza, bihotza, bildotza ere Tz-rekin idatzita agertzen da».

Liburuan gainera, euskarak sekulako protagonismoa hartzen du Mintzoa argitaletxeko kidearen hitzetan. Beste hizkuntzei normalean orrialde bat edo bi eskaintzen zaizkie. Hizkuntzarik garrantzitsuenei aldiz lau edo bost Otazuren hitzetan, euskarari eta Euskal Herriari sei ordea. «Horrek erakusten du garai hartan hizkuntza internazionala eta oso garrantzitsua zela euskara». Liburuak azaltzen omen du euskara oso tinkoa eta sendoa zela urte haietan.

Liburuak esku pribatuetan amaituko duen susmoa

Sekulako lorpena da honakoa Aritz Otazurentzat, eta orain Mintzoa argitaletxeak liburua salgai jarri nahi du, interesa duen norbaitek eros dezan. Liburua digitalki edonorentzat eskura dago Otazuk azaldu duenez munduko liburutegirik ezagunenetan; besteak beste, Washingtoneko, Ginebrako edo Pariseko liburutegietan. Asko gustatuko litzaiokeela dio liburuak instituzio publikoren baten eskuetan amaitzea. «Era horretan Euskal Herritarrek euren eskuetan izango lukete euskararen ondare historiakoaren adierazgarri bat». Hala ere,  Otazuk uste du Liburuak esku publikoetan amaitzea ez dela posible izango. «Esku pribatuetan amaituko duen usaina hartzen dugu».

Jaurlaritza Logoa