Live

Iker IBARLUZEA

Ekainak 7, igandea

Audio_placeholder

Ekainak 7, igandea

Loading player...

Gaurkoan ere euri kontuekin jarraituko dugu. Goizean ipar-isurialdean giro estalia izango dugu eta zaparrada batzuk izano ditugu, orokorrean intentsitate ahulekoak. Hego-isurian aldiz hodeitsu egon arren, euri gutxi botako du.

Eguerditik aurrera hego-isurian erabat ateri geratuko da eta ostartetxo batzuk zabalduko zaizkigu, batez ere, Araba hegoaldean eta Erriberan. Ipar-isurialdean pixkanaka zaparradak geroz eta tartekatuagoak izango dira, hala ere, ez dirudi erabat atertuko duenik.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, bizi-bizi ibiliko delarik kosta partean eta Araba eta Nafarroa hegoaldean.

Tenperaturek nabarmen behera egingo dute leku guztietan. Kosta partean eta kantauri barnealdean 14-15°C-tan geratuko dira maximoak; Arabako leku gehienetan eta Nafarroa erdialdean 13-16°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 15-17°C-tan joko duten goia.

Jaurlaritza Logoa