Live

Naiz Irratia

Igor Arzuaga | Menditik jaitsi ginen

Audio_placeholder

Igor Arzuaga | Menditik jaitsi ginen

Loading player...
Musika pilulak irudia
Musika pilulak irudia

Musikaz inguratuta hazi zen Igor Arzuaga, eta musikarekiko harreman estua izan du betidanik. 'Une latzak' eta 'Exkixu' taldeekin aritu izan zen gaztetan, besteak beste, eta Mikel Urdangarinen kolaboratzaile izan da. Bakarka ere bide oparoa jorratu du Laudioko musikariak, eta hainbat lan plazaratu ditu 2002tik gaur arte, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. 18 urte pasatu dira lehen lan hartatik, eta orain dakarkigu Igor Arzuagak 'Menditik jaitsi ginen'.


Disko hau egiteko, jada eginda zeuzkan kantuak berreskuratu eta istrumentazio berriarekin birmoldatu ditu Igor Arzuagak. Lehen aldiz hirukote formatura jo du, jazz hirukote formatu klasikora hain zuzen: bera piano eta ahotsean aritu da, Hasier Oleaga izan du lagun baterian, eta Victor Gomez kontrabaxuan. Koba estudioko Xanpek egin ditu ekoizpen lanak.

Jaurlaritza Logoa