Live

Amaia Zurutuza

Jai herrikoien aldeko aldarria, HEHko hiriburuetan jasandako bazterketaren aurrean

Hego Euskal Herriko lau hiribiruetan ez da ohiko jairik ospatuko uda honetan. Iruñeako Peñen Federazioak, Bilboko Konpartsek, Donostiako Piratek eta Gasteizko Txoznek erabakia aldekarrez hartzea eta ondorioz jai herrikoiak baztertzea leporatu diete euren hirietako udal gobernuei. Baionan, berriz, udan jai herrikoi eta alternatiboak ez egitea erabaki du Gaztetxeak.

Audio_placeholder

Jai herrikoien aldeko aldarria, HEHko hiriburuetan jasandako bazterketaren aurrean

Loading player...
«Jai herrikoiak, auzotik auzoarentzat» lelopean, kalejiran Iruñean.
«Jai herrikoiak, auzotik auzoarentzat» lelopean, kalejiran Iruñean.

Ohar bateratua kaleratu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetako jai herrikoiak antolatzen dituzten ondorengo eragileek: Iruñeko Peñen Federazioa, Herri San Ferminak, Bilboko Kopartsak, Donostiako Piratak, Gasteizko Txoznak eta Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak. Ulertzen dute ohiko jaiak bertan behera uzteko erabakia baina kritiko dira oso erabakia hartzeko moduarekin.

Zabaldu duten oharrean diote egun bizi dugun krisi gogorrean balore batzuk indartuta atera direla, hala nola, elkar zaintza, herritarren saretzea eta osasuna eta bizitzak defendatzeko grina. Aldi berean, ordea, «batzuk erabakiak euren buruei begira eta inorekin konpartitu gabe»    hartzen aritu direla kritikatu dute. Jarrera horrek jai herrikoiak « bigarren planoan»  utzi dituela eta ondorioz herritarren parte hartzea alboratu izan dela salatu dute.

HEHko hiriburuetako jai herrikoien antolakuntzan lan egiten duten lagun banarekin izan gara Naiz Irratian, instituzioen aldetik jasan duten bazterketa hizpide hartuta. Ikusi dugu, bazterketak bazterketa, eurek lanean jarraitzen dutela. Betiko jaiak egitea ezinezkoa izango dela jakin arren, zerbait egiteko aukera egon daitekeen aztertzen ari direla kontatu digute.

Baionako jaietara ere hurbildu gara. Gaztetxeko lagun batek azaldu digu udan jai herrikoi eta alternatiboak egiteko aukera baztertu egin dutela eta une honetan urria inguruan jaiak ospatzeko aukera dagoela mahai gainean Lapurdiko hiriburuan.

Solasaldi ederra izan dugu bost hiriburuetako lagunekin eta une oro presente egon den jai herrikoien aldeko aldarriarekin eta jaiak herritik eta herriarentzat izan daitezen lanean segiko dutela baieztatuz agurtu dira.

Jaurlaritza Logoa