Live

Oihana Azkue

Betitxe Saitua, artisten joskin, eta joskin artista

Betitxe Saitua goi joskina da eta antzerkirako jantzien diseinatzailea da. Joskin bezain artista da ordea, Arte Ederretan lizentziatua da eta urteetan egin du lan Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Guggenheim Museoan  hezitzaile bezala. Sopelan jaiotako artista honen ibilbidea ezagutu nahi izan dugu.

Audio_placeholder

Betitxe Saitua, artisten joskin, eta joskin artista

Loading player...
Betitxe Saitua
Betitxe Saitua

Arteak ala joskintzak, zer harrapatu zintuen lehenago? Guk galdera amaitzerako Betitxe Saituak ezpainetan du erantzuna: «arteak, zalantzrik gabe». Artea haurtzarotik izan du bidaide:  lehenengo marrazkietan, Arte Ederretan lizentziatu  edota   Bilboko Arte Ederren Museoan eta Guggenheim Museoan hezitzale lanetan aritu zen hamarkadan, besteak beste.

Artearen errailetik egin du joskintzarako bidea ere: norbanakoentzat pieza eta kolekzio txikiak egiten baditu ere, antzerki obretako jantziak egiten aditua da Betitxe Saitua. Esku artean dituen proiektuen berri eman digu sopelarrak eta tartean baita esklusibaren  bat edo beste ere. Esate batera, 'Ay Carmela' antzezlan saritua berriz ere taula gainean ikusteko aukera izango dugula udazken partean. Izan ere, berak eginak dira antzerki obra entzutetsu honetako jantziak.

Jaurlaritza Logoa