Live

Oihana Azkue

Pandemia garaiko lekukotzak jasoko ditu San Telmo Museoak

Maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean '2020. Pandemiaren  lekukotzak: gure orainaren antropologia' ekimena egongo da abian Donostiako San Telmo Museoan.  Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da, eta data hau hartu dute kontutan ekimena abiarazteko.

Audio_placeholder

Pandemia garaiko lekukotzak jasoko ditu San Telmo Museoak

Loading player...
San Telmo Museoaren ekimena
San Telmo Museoaren ekimena

San Telmo Museoak '2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia' proiektua jarri du martxan maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean, koronabirusaren pandemiaren krisiarekin lotutako testigantzak eta bizipenak jasotzeko. Ana Iza da ekimen honen arduraduna, eta berak azaldu digunez, oso sinplea da ekimenean parte hartzea; nahikoa da gure egunerokoaren, argazki bideo edota audio bat egin eta museoaren webgunean dauden irizpideei jarraituz hauek museoari iristaraztea.

Izan ere, euskal gizartearen museo gisa, San Telmo Museoak ezin du ez ikusiarena egin COVID-19ak jendartean eragindako aldaketen aurrean. Aurrekaririk gabeko egoera baten aurrean guade, eta hausnarketa sustatzen lagundu nahi du San Telmok. 

Behin epea amaitutakoan, bildutako informazioak artxibo anitza osatuko du Ana Izaren esanetan, ondare kolektibo inmateriala da bilduko dena. Etorkizunean oso baliagarria izango den materiala ezbairik gabe, eta San Telmo Museoan gordeko dena. Museoaren ondarean sartzeaz gain, jasotako materialen arabera museoak zabalik uzten du aurrerago erakusketa birtual edota presentzial bat egitekoa aukera ere.

Gisa honetara ospatu nahi izan du aurtengoan Donostiako San Telmo Museoak Museoaren Nazioarteko eguna. Museoa bertatik bertara bisitzea gaur gaurkoz posible ez bada ere, museoaren ate birtualak zabal-zabalik daude, eta etxetik ere goza dezakegu gure ondareaz.  

Jaurlaritza Logoa