Live

Sara AMATRIAIN

Leitzarrek etxealdian bizitutakoa bilduko du udaletxeak ondare gisa

Leitzako Udalak COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratuko ditu ondare komun gisa. Leitzako alkate Mikel Zabaleta gurean izan da memoria horren inguruan hitz egiteko.

Audio_placeholder

Leitzarrek etxealdian bizitutakoa bilduko du udaletxeak ondare gisa

Loading player...
Leitza azoka koronabirusa
Leitza azoka koronabirusa

Koronabirusak sortutako ezohiko egoeran izandako esperientziak bildu, gorde eta herritaratu egingo ditu Leitzako Udalak.  Esperienzia bileta hori ikuspegi historiko, antropologiko eta gitzartiar batean egingo dute eta Labrit Ondareak arduratuko da lan horretaz. Mikel Zabaleta alkateak dio «etorkizunerako materiala» izango dela bildutakoa.

Osasun krisia historian «markatuta» geratuko den egoera bat da alkatearen iritziz. Testuinguru horretan, koronabirusari aurre egiteko herritarrek abiarazi dituzten ekimen eta jarduerak aipatu ditu: «auzolana indartu da, elkartasuna bultzatu da eta elikadura osasuntsu eta bertakoaren garrantzia gero eta gehiago nabarmendu da». Modu antolatuan sortu diren ekimen horietaz gain, «tokiko garapena bultzatzeko dinamika berriak» ere sortu direla aipatu du Zabaletak.

Herritarrek modu espontaneoan sortako ekimen askoere izan direla azpimarratu du alkateak: «Leitza herri txikia izateko, nahiko herri bizia da eta egoera honetan ere nabaritu da, elkarlan eta ekimen asko sortu direlako».

Labrit Ondarea -rekin egin du hitzarmena Leitzako Udalak. Kultur ondarearen kudeaketan jarduten du Labrit Ondareak. Ondare immaterialarean espezializatuak daude batez ere, eta herri txikietako ondare kulturala biltzen lan handia egin dute ikus-entzunezkoen bidez. 

Jaurlaritza Logoa