Live

Naiz Irratia

[ANALISIA] Zein eskenatoki soziekonomiko sortuko du egungo krisiak?

Koronabirusak sortu duen krisiaren ondorioak zeintzuk izango diren argitzen saiatu gara Ainhoa Etxaide eta Jule Goikoetxearekin. Uztaila bitarte, analisi ekonomikorako tartea hartuko dugu astearte goizetan.

Audio_placeholder

[ANALISIA] Zein eskenatoki soziekonomiko sortuko du egungo krisiak?

Loading player...
Egungo krisiaren ondorioz, lan munduan telelana zabalduko dela aurreikusten dute ahots ezberdinek. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)
Egungo krisiaren ondorioz, lan munduan telelana zabalduko dela aurreikusten dute ahots ezberdinek. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Ainhoa Etxaide eta Jule Goikoetxearen hitzak entzunda datorkiguna izugarrizko aldaketa dela esan genezake. Aurrez ikusi gabeko eskenatokia. «Plataformazko kapitalismoaz» edo «kapitalismo digitalaz» mintzo da Goikoetxea. Etxaideren esanetan, hain justu, termino berrietan trebatzea ezinbestekoa izango da jada abian den edo sortzear den errealitate berrian.

Eskuin muturrak bultzaturiko eredu bat ezartzeko saiakera aurreikusten du Goikoetxeak eta bai berak, baita Etxaidek ere, indar politiko ezkertiarrek, sindikatuek nahiz askotariko mugimendu sozialek elkarlanari eutsi beharko diotela uste dute.

Jaurlaritza Logoa