Live

Eneritz Artetxe aktoreak euskal emakume aktoreen egoera aztertu du Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan izeneko saiakeran. Bertan azaltzen du, nolatan emakume sortzaile euskaldunak, hiru bider jasaten duten zapalkuntza egoera.
Lehenik eta behin, emakume bezala sailkatzeagatik, beren sortzaile ibilbidea erabat baldintzatuta dagoelako. Bigarrenik, kultur langile izateak, baldintza prekarioetan lan egitea berekin dakarrelako. Eta hirugarrenik, hizkuntza gutxitu batean aritzeak erabat baldintzatzen duelako edozein jarduera.
Ikerketa lan sendo baten emaitza da Artetxeren saiakera. Subjektiboa, bere hitzetan, bere begiradatik egindako argazkia delako dagoelako, baina antzezpenaren munduan dabiltzan emakume euskaldunen argazki bat finean.
Proposatzen dituen hausnarketen artean, kantitatea berdintasun neurgailu gisa erabiltzearen arriskuaz ohartarazten digu. Izan ere, berdintasun egoera batera iristeko ez da nahikoa emakumeen sorkuntza kuota jakin batzuetara iristea. Badira beste elementu batzuk, sektoreak erabat barneratuak dituenak, eta emakumea bigarren maila batean jartzen dutenak. Baldintzapen horietaz ohartaraztea, eta aldaketa kualitatibo bat egitea ezinbestekoa da Eneritz Artetxeren iritziz, berdintasunean aurrera egingo bada.


