Tabernak ere, ziurgabetasunak jota

Aste honek ekarri digun berrikuntzetako bat terrazen irekiera izan da. Hori bai, ohiko edukieraren erdiarekin. Horrek ezinezko bihurtu du askorentzat ateak zabaltzea. Asko dira, halaber, terrazarik ez duten tabernak. Sektoreari begiratu diogu Donostiako Intxaurrondo auzoko Leku Eder tabernako Imanolekin, Gasteiz Garraxi tabernako Asierrekin eta Baztan-Bidasoako Beintzako herri ostatuko Mikelekin.

Loading player...
Amaia ZURUTUZA|15/05/2020
Captura_de_pantalla_2020-05-12_a_las_12.01.42
Bilboko Ledesma kalean hainbat terraza zabaldu dituzte aste honetan. (Aritz LOIOLA/FOKU).

Gure hiru gonbidatuek ez dute terrazarik euren tabernetan. Edonola, inguruan ikusi dute zabaldu diren terraza gutxietan jende pilaketak egon direla. Terrazak zabaltzeko baimenari dagokionez, normaltasuna irudikatu edo eraikitzeko nahiean kokatu dute erabakia, baita, jendeak nola erantzuten duen neurtzeko saiakeran ere.

Terrazarik ez eta itxoin egin beharko dute. Euren lokalak irekitzeko eguna irudikatzen ote duten galdetuta, ziurgabetasuna da nagusi Gasteizko eta Donostiako kasuetan. Beintzan, berriz, hilabete amaieran herriko ostatua zabaltzeko moduan egongo direla uste du Mikelek.

Bizi dugun krisiak kinka larrian jarri ditu jendarteko sektore asko, tartean, ostalaritza. Egoera honetan, taberna eta lokal txikiak haintzat hartzeko eskatu diete instituzioei NAIZ Irratian izan ditugun lagunek. Hain justu, uste dute terrazak irekitzea lokal handienei begirako erabakia dela.

Komunitate txikiak osatu ohi dira maiz tabernen bueltan. Bada, euren bezeroei begira amaitu dugu solasaldia. Gogoa dute bezeroekin berriro elkartzeko, eztabaidan aritzeko eta tabernetako solasaldietan askotan egiten den moduan, mundua konpontzen saiatzeko.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia