Live

Asier ERRASTI

BASK: Giza sufrimenduari, animalien esplotazioari eta planetaren suntsiketari aurre egiten dion arropa marka

Audio_placeholder

BASK: Giza sufrimenduari, animalien esplotazioari eta planetaren suntsiketari aurre egiten dion arropa marka

Loading player...
Argazkia: Bask.eus (Jon Kareaga)
Argazkia: Bask.eus (Jon Kareaga)

Arropa industriaren inpaktua izan dugu hizpide Bask proiektuko Jon Kareaga eta Mikel Izurietarekin. Biak Bangladeshen izan dira hilabete luzez «fast-fashionak» eragiten dituen ondorio kaltegarriak dokumentatzen. Laster dokumental bat argitaratuko dute.

Ideal ekologista eta antiespezistak ere defendatzen ditu proiektuak eta azken aldian leku anitzetan ikusi ahal izan ditugu bertako aktibistak hainbat kontzientziazio ekintzetan. Besteak beste, «Fridays For Future» gazte mugimenduan.

Proiektuaren adar nagusia arropa marka jasangarria da, ekimenaren izen berbera duena BASK. Eta bertako jantzi guztiak Bangladesheko lantegi sozial batean dira ekoitziak, crowfounding bidez sortua izan dena.

Jaurlaritza Logoa