Live
Elkartasuna oinarri, koronabirusak jarritako oztopoak modu onenean gainditzen laguntzen dute zaintza sareek. Amaia Kanbra Iruñeko alde zaharreko zaintza sarean parte hartzen du eta egin dutenaren berri eman digu Naiz Irratian. «Ikuspegi kolektiboa» aipatu du lehendabizi «birusaren aurka hartu diren neurriek gure baldintza eta ohiturak aldatu dituzte, eta horren aurrean, gure planteamendua elkar zaintza da» dio. Saretik, auzokideen osasuna «erdigunean» jarri dute, eta kalitatezko «bizitza duin» baten alde lan egite dutela aldarrikatu du Kanbrak.
Iruñeko alde zaharraz gain, beste hamar auzotan ere martxan jarri dira zaintza sareak Iruñean. Lanak «gertutasunaren arabera» esleitzen dira, eta adineko pertsonak izaten dira gehienetan zerbitzu honen erabilera egiten dutenak. Zaintza sareko kideak dio «erosketak egitea, farmaziako botikak erostea eta zaborra botatzea» izaten direla jasotzen dituzten eskera gehienak. Orain, deseskalda fase honetan ere, martxan daude noski zaintza sareak.