Live
Liburuaren nazioarteko eguna izan zen apirilaren 23a. Aurtengoan, ordea, liburu dendek sareta jeitsita eta azoka berezirik gabe ospatu behar izan dute egun seinalatua.
Konfinamentuaren eraginez, denbora daramate liburu dendek euren aurrez aurreko jarduna etenda. Bestelako jarduerei dagokienez, liburu-denda bakoitzak bere irizpideak ditu: batzuk internet bidezko irtenbideak aurkitu dituzte beste kasu batzutan etenaldia erabatekoa da.
Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Tobacco Days liburu dendan esate batera, Ines Garciak azaldu digunez, internet bidezko eskariak jasotzen dituzte, eta liburuaren eguna dela eta %10eko deskontua eskeini dute aste guztian zehar. Intagram bitartez jadunaldi berezi bat ere aurrera eraman dute: hamar liburu aukeratu eta bakoitzari dagokion lurrina jarri diote aditu baten laguntzaz.
Iruñeko Katakrak liburu denda eta kultur espazioko kideetako bat da Hedoi Etxarte. Katakraken bertan behera geratu dira ekintza guztiak, eta oraingoz ez dute aurrikusten iragarrita zeuden hitzaldian modu birtual batean egiterik. Hori bai, liburuaren eguna izan dela probestuz, lizentzia libreko sei liburu eskuragarri jarri dituzte beren webgunean.
Proposamen guztien gainetik baina, mezu baikor batekin geratzen gara: Hedoi Etxartek esan digun bezala «Egunero da liburuaren eguna!»