Live

Oihana AZKUE

«Musika bidelagun izatea, izugarrizko altxorra da»

Hezkuntza eta kultura arloak, biak gogor astindu ditu COVID-19aren krisiak. Musikene Euskal Herriko  goi-mailako musika ikastegiko ikasleek bi aldeak ondo ezagutzen dituzte. Ignacio Arakistain, Claudia Alduncin eta Haritz Labrador-en testigantzak jaso ditugu gure solasaldian.

Audio_placeholder

«Musika bidelagun izatea, izugarrizko altxorra da»

Loading player...
Claudia Alduncin, Ignacio Arakistain eta Haritz Labrador.
Claudia Alduncin, Ignacio Arakistain eta Haritz Labrador.

Musikenen, goi-mailako musika ikasketak egiten ari diren hiru ikaslerekin solastu gara Naiz irratian. Larrialdi egoerak eta itxialdiak, ikuspegi anitzetatik eragin die gazte hauei, ikasle bezala eta baita musikari bezala ere.

Ignacio Arakistain azpeitiarra piano eta organo ikasketak egiten ari da, Claudia Alduncin andoaindarrak klarinetea jotzen du eta Haritz Labrado zornotzarra buru belarri dabil orkestra zuzendaritza eta txistu ikasketekin.

Claudia Alduncinek azaldu digunez, bestelakoan ere, denbora asko ematen dute bakarrik eta gela batean itxita lasai praktikatu ahal izateko, beraz, etxealdira ohituak daude aurretik ere, eta batez ere, norbere buruari begira jartzeko baliagarria gertatzen ari zaie egoera hau. Bidean «musika bidelagun izatea, izugarrizko altxorra da» ohartarazi digu Alduncinek.

Gazte hauen musikarako pasioa eta grina, ordea, ez dira orma artean itxita egoteko eginak, eta aurkitzen dituzte moduak euren talentua besteokin partekatzeko. Ignacio Arakistainek beste bi lagunekin 'Nere herriko neskatxa maite' abestiaren bertsio bat grabatu du, adibidez. Etxez-etxe egindako proiektua da. Haritz Labradorrek, berriz, beste lagun batekin batera tango ezagun baten moldaketa egin du. Bi piezei egin diegu lekua solasaldian.

Haritz Labradorren auzokideek, gainera, iluntzero dute honen txistu hotsak entzuteko aukera, zortzietako txalo zaparradaren ostean pieza bat eskaintzen baitie zornotzarrak.

Jaurlaritza Logoa