Live

Olatz BALDA

Nolako jendartea halako umorea

Gertatzen ari dena larria dela inork ez du dudan jartzen, baina, gure mugikorra begiratu eta irri algara kontrola ezina eragin dizuten zenbat mezu jaso dituzu azken hamar egunetan? Umorea oso presente dago egun hauetan, sare sozialetan batez ere. Gaia aztertzeko Uxoa Anduaga sozilogoarekin eta Maialen Sorzabal umoregilearekin izan gara. Lehenak, umorea eta euskal politika aztertu du tesi doktoralean, bigarrena 'Barrexerka' umore taldeko kidea da. 

Audio_placeholder

Nolako jendartea halako umorea

Loading player...
HerriWatch bideotik hartutako fotograma
HerriWatch bideotik hartutako fotograma

Egiten dio euskaldunak barre bere buruari?  Galdetu diogu Uxoa Anduaga soziologorari, eta berak, Iñigo Aranbarri idazleari lapurtu dio erantzuna: «Nolako jendartea, halako umorea»,  eta bere egin du idazlearen aipua. Gurean umorea ba ote dagoen galdetuta, azaldu digu, euskal umorea baino, «euskal umoreak» daudela, alegia, etxe bakoitzean umore bat egiten dela, eta aldea are handiagoa dela herriale batetik bestera. 

Anduagak azaldu digunez, umorea anitza da, baina,  umore diskurtso guztiek ez dute presetentzia bera lortzen jendartean, eta beraz, umorean ere badira itzalpean geratzen diren diskurtoak, edo kontrakoa, hauspotzen den umorea. 

Umorearen gaiari heldu eta txanponaren beste aurpegia landu dugu, umoregileek iritzia ere jakin nahi izan dugu, eta  'Barrexerka' umore taldeko Maialen Sorzabalekin hiltz egin dugu. Sorzabalek azaldu digu gazteentzako umorea egiten dutela 'Barrexerka'-n eta  umore absurdoa lantzen dutela gehien bat. Umorea egiterako orduan euskal umorea ba ote dagoen galdetuta, Sorzabalek, dudatu gabe dio baietz «gaiak garrantzia handia du» dio,  beraz «gaia bertakoa bada, umorea bertakoa da». 

Koronabirusaren krisiak sortutako umoreaz ere aritu gara, «jakin behar da egoeraz, eta gure buruaz barre egiten» dio Sorzabalek, eta etxealdiko egoera honek sormetsuago izatea izan duela ondorio «erromeria birtuala egin dugu kuadrilan» azaldu digu barrez. Eta bai, etxealdi garaian jasotako dozenaka bideo eta gif artean, noski, berak badu bere kuttuna.  

 

Jaurlaritza Logoa