Live

Sara AMATRIAIN

Jasangarritasuna, koronabirusaren krisiari aurre egiteko

Premiazko produktuen salerosketa beharrezkoa da egun hauetan eta horregatik irekiak daude elikagai denda eta merkatuak, nahiz eta bertaratzeko neurriak zorroztu diren. Irekita daude denda txikiak, multinazionalak, eta baita bertako ekoizpenaren alde lan egiten duten proiektu horizontalak ere. Horietako bat da Nafarroako 'Ekoalde' , produktu ekologikoen elkartea, bertako koordinatzailea da Jon Garay eta gurera gonbidatu dugu.

Audio_placeholder

Jasangarritasuna, koronabirusaren krisiari aurre egiteko

Loading player...
Ekoaldea Nafarroa
Ekoaldea Nafarroa

Koronabisurari aurre egiteko instituzioetatik hartutako erabakien ondorioz, etxetik lan egitea bideragarri bihurtu behar izan dute hainbat enpresa eta langilek. 'Ekoalde' nafarroako produktu ekologikoen elkarteko langileak ere, behin-behineko egoera horretara moldatu behar izan dira.

Jon Garai 'Ekoalde'-ko koordinatzailearen arabera, koronabirusak oztopoak eragin ditu elkartearen funtzionamenduan, baina, ziurtasunez adierazi du koronabirusaren krisian produktu ekologikoen proiektu eta ekoizleek zeresana badutela: «Uste dut krisi honen atzean badaudela klima aldaketari lotutako eta gure bizi moldeei lotutako hainbat kontu». Covid-19ak eragindako beldurra ere izan dugu hizpide eta krisiak ekarriko dituen ikaspenen inguruan galdetuta, «lehentasuna zer den eta zer ez den desberdintzeko aukera ona» dela aldarrikatu du.

Jaurlaritza Logoa